XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGEITAIRUGARREN EGUNA

Jainkoaren dei goyargiaz

Asko eraz deitzen digu Goi-Jaunak bereganonz biur gaitezen; batzuetan, bekatuen gogorapenaz biotza minduaz; besteetan, inpernuko oñaze ikaragarriak begietan jarriaz; bein, adizkide leial edo kontuzko konpesoren baten ondo esanaz; bein, sermoi ta idazti onaz gure bizitza zuzenduaz; azkenik, guda, izurri eta beste naigabe ta nekeen bidez oartzen gaitu, egizko zoriona zeruan bakarrik arkitu ditekela.